Gaur irribarre txiki bat dauket azal azalien goizien jaiki naizenetik, eta ezta biyer txoixo egune dalako eh, ez ez, gaur nere “alabatxuen” urte betetzie dielako baizik. Gaurko egunez duela 11 urte heldu zan gure artea eta aurreneko momentutik konkistau zuen nere biyotz xahar hau. Ordutik, egunez egun, urtez urte, poza besteik eztit eman eta egunen baten nola edo ala espero eskertukoyotela jasotzen ainaizen maitasun guztiye.
Segi holaxe zaren bezelakue izeten, zeure irribarre politt, hitz goxo eta begirada hoyekin. Ikustezu argazkiyen nola daon nere biyotza, hitzez hitz “tatuauta” eta bizi bizik zuk emateyozun argi indar horrekin. Muxu haundi bat hemen usteizut eta bestie gero emangoizut elkar ikustegeanin. Bueno printzesa, disfrutau zure egunez eta beste urte alai bat bizi dezazula.