
Etxeko ura edateak homosexual bihurtuko zaitu
Huarmey herriko (Peru) alkateak, Jose Benitezek, etxeko ura ez edatea gomendatu die bere herriko gizonei. Izan ere, hala eginez gero, homosexual bihurtuko direla ohartarazi die, herrialde horretako telebista-kate batek jakinarazi duenez.
Alkatearen esanetan, inguru horietako urek estronio ugari daukate, eta horrek “gutxitu egiten ditu gizonezkoen hormonak”.
Benitez urrunago joan da, eta Tabalosos herria jarri du adibide, ura hangoa baita eta bertan “14.000 homosexual” baitaude.
Noski, zientzialariek ukatu egin dute estronio kopuru handiek homosexualitatea eragitea. Bai, ordea, minbizia, anemiak eta bihotzetako arazoak.
——————————————————————————————————————————————
Kaixo lagunok, aspaldiyen idatzi gabe nao ta honuzkeo pentsau dezue eurite hayetan urek beste herrin batea eman ote naun o… ez ez, hemen segitzet oindik, a trancas y barrancas pero sigo.
Irakurri dezue ze albiste jarri detan, ez? Haure letuber nuela esan bazien norbaitek ez niyon xinistuko, baño emateunez jende bati buru alde hortan zeoze faltazakobe, fusiblen batzuk o, eta aste hontan periodikuen berri honetxek eman dit atentziyue, herri hortako ure eranezkeo homosexual bihurtzeala bat. No coment, ezta? Aze politikuk dauden danien, gauze natualik eztebe esaten kaso hontan bezela, o si no, nos salen chorizos.
Dena dela, irribarre txiki bat ateatzie konsegiu dit albiste xelebre honek, zeren aspaldiyen periodikue letzie o telebistako albistiek entzutieee nazkie emateu, bueno nazkie, bildurre o eztakit ze esan. Baño era guztiyetatik begirada orokor bat einda asuntuek eztauke bate pinta onik, eta honek nundik o handik lertuberra dauke eta lenbailen bada hobe gañea, porque vamos en picado y sin frenos.
Me gusta:
Sé el primero en decir que te gusta esta post.