Internetene hasi zaizkigu gauzek debekatzen eta beayei komeni zakoben eran jartzen legiek, eta azken baten zertako? Ba betikue, gutxi batzuen poltxikuek ondo betetzeko.
Oñarte lasai ibiltzen nitzen interneten deskarga asuntotan, noizik behin letzen nuen halako herri aldetan detentziyuek eta kartzela zigorrak jartzen zizkiobela zenbaiti musikie o pelikulak pagau gabe deskargatzeatik, baño atzerriyen zanez ba inportantzik ez niyon ematen, baña oiiiñ, oiñ hemendik aurrea bitan pentsauberkoet gauzek nola eiñ o nola jarri, lege madarikau hori Euskal Herrire berta etorri baizaigu. Irakurri mesedez Bizkaitik etorri zaigun ondorengo albiste hau.
Urtebeteko kartzela-zigorra, deskarga orrialde baten arduradunentzat
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri die Interneteko bi orrialdeen bitartez pelikula eta musika eskaintzen zuten bi pertsonei, titularrei eskubideengatik ez ordaintzea eta publizitatea kobratzea leporatuta, epaiaren arabera.
2005eko urritik 2007ko martxora arte, erabiltzaileen eskuetan pelikula eta musika estekak jarri ziuzten, eskubide honen titularren baimenik izan gabe. Gainera, artxiboen deskarga dohain jartzen zuten.
fenixp2p.com2 eta mp3-es.com webguneen bitartez egiten zituzten jarduera horiek.
Gainera, publizitatea jartzen zuten orrialdeetan, bisita kopuruaren arabera dirua lortuta. Bien artean iragarki hauengatik 40.542 euro lortu zituztela kalkulatu dute.
——————————————————————————————————————————————–
