
Aurretik jakinerazten dizuet gaurkoan nahiko erasokor natorrela labana hortz artean harturik, atzo izan baigenuen hilero egiten dugun kuadrilako afaria eta hainbat gauza ikusi nituen gustatu ez zitzaizkidanak, beraz, beldur sentitzen denak kritikatua izateko ez dezala irakurtzen jarraitu, edo zergaitik ez!! irakurri eta entzun ditzala entzun beharrekoak.
Aurrenik, atzoko afaria berez bertan behera utzi beharrekoa zen eta beste egun baterako antolatu, zeren 11 lagunetik 5 bakarrik elkartu ginen mahai inguruan. Hainbat alditan atzeratu izan dugu 2 edo 3 lagun falta zirelako, eta oraingoan 6 baja izaniiik….baina noski, afaria antolatzea tokatzen zitzaiobenak ez dute ezer tontotik eta badakizue, aho gutxiago jatekooo ba lan gutxiago sukalderako.
Afarira agertzerik izan ez zuten lagunen artean, bazegoen bikote bat aitzakia eskasak jarri zituztenak, adibidez Ander. Kuadrila erdiak bagenekien kanpoan zela gure Ander, baina besteegandik jakin behar izan genuen Canariasen aurkitzen zela tipoa. Bi aukera omen zituela esan zidan Anderrek, afarira joan, edo Canariasetara, eta bigarrena aukeratu zuela zalantzarik gabe. Aaiiix, ze gutxi maite gaituen loiolatarrak, bidaitxo bategatik saltzen gaitu. Nik behintzak dudik gabe lagun arteko afarira joatea erabakiko nuen.
Baina bueno, Anderren erabakia ez da hain larria Fernandorenarekin konparatzen badugu, honek marka guztiak hautsi bai zizkigun disimulu handirik gabe. Kontua da, bera zela atzoko afariko antolatzaileetako bat, baina semetxoa zaindu behar zuela eta, afarira ezin izango zuela agertu jakinerazi zigun. Zentzuzko arrazoia zen bai, baina usain txarra hartzen hasia nintzen egoerari, kasualitatea baida antolatzea tokatzen zitzaion egunean justu umetxoa zaindu beharra izatea. Ba ez nabilen gaizki eh, afaria bukatzear genuela, hor agertzen baizaigu gure Fernando kafetxoa hartzera lasai askorik, bere semetxoa amaginarrebarekin utzi zuela esanez. Aaiii Fernando Fernando, orduebete lehenago ere hor izango zenuenba amaginarreba!!! No coment honek egiten dizkigunak.
Ala eta guztiz, nahiko ongi joan zen afaria, eta naiz zailtasun handirik gabeko menua izan, oso goxoa geratu zitzaien prestatu ziguten hegaluzea parrilean, agian apurtxo bat gehitxo egina baina kexatzerik ez. Patxi langile ikusi nuen, une guztian zehar adi eta gauzak behar diren bezala eginez. Txiitak berriz bere mailari heldu zion, hau da, lanerako joera gutxi eta kexa ugari.
Afariari 5,75ko puntuazioa jartzen diot, eta aholku moduan adierazi nahi diobet ba talde barnean jarri ditzatela arau batzuek ez badute “Fernandoren kasua” berriro errepikatzerik nahi.
Hurrengo afaria Jimy eta Canariasen dagoen horri tokatzen zaie antolatzea, ikusiko dugu zer-nolako itxura agertzen duten, hauen taldea ere berrogeialdian jarria baidaukat.
Archivado bajo: Uncategorized | 1 comentario































